XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer moduzkoa azaltzen zaigu Sor Angelesen bizia alde honetatik?.

Esan behar da honetan ere sentikortasun aparta ageri duela.

Zenbait puntu aipatuko ditugu soilki.

Bera Abadesa izan aurretik, gauza jakina da nolakoa zen Komunitatearen egoera: bi taldetan banatuak zebiltzan mojak.

(Ikus Autob. 304,334).

Sorazu, berriz, ez zen ezein taldetako; aitzitik, bai talde batekoekin eta bai bestekoekin ere ongi konpontzen zen, baina batzutan istilu larriak sortzen zitzaizkion.

Adibidez, urliak hitz egiten zion sandiaren aurka: orduan Sorazuk ezin zuen isilik entzun horrelako marmarrik eta gutiago esamesetan parte hartu, eta inoiz horretan erortzen baldin bazen edo hutsik egiten bazuen, ez zen otoitz egiteko gauza izaten, harik eta egindako hutsa konpondu arte.

(Ikus Autob. 303).

Barka-eske joango zen berehala.

Mojak laster ohartu ziren hark ez zuela saldukeriarik egiten, ez zuela inoren aurkako marmarrik entzun nahi, etab.

Tornera nagusiaren irainak isilik pairatu zituen.

Ofizio horretan iraun zuen bitartean ahaleginak egin zituen tornura hurbiltzen ziren eskekoei laguntzen, jateko zerbait emanez etab., nahiz eta frankotan berari zegokionetik eman behar.

Abadesa izendatua izan zenetik, berriz, karitatea bere alabekin praktikatzeko aukerak ugaritu eta eremua ere zabaldu egin zitzaion.

Esan dugu jadanik eskrupuluez edo tribulamenduz jotako mojak kontsolatzen ematen zuen astia, edota gaisorik zeudenak zaintzen, etab.

Biktima bezala ere eskaintzen zuen bere burua besteen ordez sofritzeko.

Kanpokoei ere, zorigaitzen bat suertatzen zitzaienean adibidez, etxea erre edo laguntzen saiatzen zen.